Taldea
Ardent, SL, Arregui Hortz Klinika, 1995. urtean sortu zen. Klinika Arrasaten dago, Debagoieneko herri nagusian. Arrasaterekin batera, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio ere eskualde berean daude.
Sortu zenetik, klinikaren helburua pazienteari zerbitzu integrala ematea izan da, hortz-klinikako arlo eta espezialitate guztietan, betiere praxia estetikara eta periodontziara bideratuz.
Hori, zalantza barik, abantaila handia da gure pazienteentzat, erosotasunean islatzen baita.
Gure taldean badaude odontologoak, protesikoak, hortz-higienistak eta laguntzaileak. Gure profesional taldean protesikoaren figura sartu dugunetik, balio erantsia eman diegu gure zerbitzuei, horri esker, tratamendu protesikoetan ikuspegi diagnostiko hobea izatea lortu dugu eta.
Era berean, teknologiarik berriena daukagu erradiobisiografia, ortopanoramika, laser, True Shade Vission eta beste hainbat arlotan.
Kalitatea, Erosotasuna eta Bizkortasuna; horra hor, gure jarduketa profesionalaren oinarri gidariak, non dena pazientearen inguruan ardazten baita.
Azkenik, adierazi behar da Arregui Hortz Klinika sartuta dagoela Sanitas, Previsora, Ocaso, PADI Haurrentzako Hortz Zerbitzua eta Osakidetzaren medikuntza koadro barruan.