Urtean behin dentistarenera joan beharra dago eta hark gomendatuko digu zenbatean behin egin aho garbiketa. Hortzak gaizki kokaturik dituzten pazienteek lertzo gehiago pilatzen dute, garbiketa ondo egitea zaila izaten baita; horiek tentuz ibili behar dute, hotz-oietatik odol gehiago galtzen dute eta. Halako kasuetan, egunero garbiketa sakona egitea gomendatzen da.
- Odontologoek 6 hilean behin edo urtean behin azterketa egitera joatea gomendatzen badute ere, herritarren %10ek aitortzen du hiru urtean behin joaten dela dentistarenera.
- Herritarren %16,3k dioenez, hiru urtean behin joaten da dentistarenera aho garbiketa egitera. Datua esanguratsua da, 2011rekiko ia 5 puntu handitu baita portzentajea.